Albistea
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, “LALF”, Mikroenpresa, Pertsona Juridiko eta Nortasun Juridikorik gabeko erakundeen inbertsioei finantza-laguntza eskaintzeko plana martxan jarri du. Diru laguntza hau Behargintzak kudeatuko ditu.
Programaren helburua da ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko inbertsioak laguntzea. Horrela, programa honen bidez, ibilgetua eskuratzeko inbertsioak -,(2015eko urriaren 1etik aurrera egindakoak)-, diruz lagunduko dira.
Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren bolumena gutxienez 15.000€-koa izan behar da eta diru-laguntza inbertsioaren %7koa izango da.
Laguntza hau jasotzeko sei langile baino gutxiago eduki behar dute, eta sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian izan behar dute. Eskabideak egiteko epea ekainaren 1etik 30era da.
Interesa dutenek Behargintzan informazioa eskatu ahal izango dute, Behargintzak kudeatzen baititu laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telf. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)
010 (94 617 91 00)