Albisteak

Albistea

Gaztelekua, Ludoteka eta Bekoportala udal zerbitzuak itxita egongo dira zerbitzua modu egoki eta seguru batean eskaintzeko aukera izan arte

Indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriek ez dute aukerarik ematen herritarrei behar bezalako zerbitzu bat emateko

Bermeon, 2020ko irailaren 22an.- Bermeoko Udalak jakitera eman du Gaztelekua, Ludoteka eta Bekoportala udal zerbitzuak itxita egongo direla zerbitzua herritarrei modu egoki batean eskaintzeko aukera izan arte. Indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriek ez dute aukerarik ematen hiru zerbitzu hauek bere osotasunean edo modu apropos batean eskaintzeko eta, hori lortu arte, ateak itxita izango dituzte. Gainera, Kultur Etxeko 3. solairuan dagoen ikasketa gela ere itxita dagoela gogorarazten da. Hala ere, zerbitzu honen erabiltzaileek aukera dute Udal Liburutegia erabiltzeko.

COVID-19ak eragindako osasun krisiak herritarren osasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten neurriak hartzera behartu ditu erakunde publikoak. Hauetako batzuk dira, adibidez, aforoen murrizketa eta materialak (koadernoak, margoak, arkatzak…) elkarren artean erabiltzeko ezintasuna. Izan ere, umeek ezin ditzakete material hauek elkarbanatu eta aforoen mugak ere ezarri behar izan dira. Bi arrazoi hauengatik, besteak beste, zerbitzu hauek ez irekitzeko erabakia hartu du Bermeoko Udalak.  

Azkenik, Bermeoko Kultur Etxearen hirugarren solairuan dagoen ikasketa gela ez dagoela erabilgarri gogorarazi du Udalak. Udalaren barneko antolaketa dela eta, gela hau langileentzako egokitu behar izan da. Hala ere, bermeotarrek badute aukera gehiago ere. Izan ere, Udal Liburutegia zabalik dago bertan ikasi, irakurri… nahi duenarentzat.

22 / 09 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0