Albistea
Sopelako Igeriketa sari eskolarraren txapelketa izan zen joan den zapatuan, martxoaren 30ean, eta Bermeoko Kikunbera eta Axpoandi Igeriketa taldeek emaitza “izugarriak” lortu zituen, hainbat izan baitziren lortutako sariak.
Kikunbera igeriketa taldeari dagokionez, Ainhize Etxebarria lehenengoa izan da 50 metro bular-igeriketan eta bigarrena 50 metro askeetan. Enaitz Monasterio ere lehenengoa izan da 50 metro bular-igeriketan eta hirugarrena 50 metro tximeletan. Nile Uriondok bigarren postua lortu du 50 metro bular-igeriketan eta hirugarrena 50 metro tximeletan.
Markel Iriartek eta Jorge Gonzalezek hirugarren postua lortu dute 50 metro bular-igeriketan eta Maider Zenon hirugarrena izan da 50 metro tximeletan. Gainera, 2011. Urtean jaiotako umetxoek euren lehenengo txapelketan parte hartu dute.
Era berean, Axpoandi taldeko Lore Ferastrau lehenengoa izan da 100 metro tximeletan eta lehenengo postua lortu du 100 metro bular-igeriketan ere bai.
“Lan bikaina” egin dute Bermeoko igeriketa taldeetako neska-mutilek eta horregatik Bermeoko Udalak zorionak eman dizkie.
010 (94 617 91 00)