Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak hiru pertsona kontratatu ditu kaleen-konponketako udal zerbitzua indartzeko

-Bide eta obretako peoi bi eta ofizial bat dira kontratatu diren langileak

Bermeon, 2020ko abenduaren 28an.- Bermeoko Udalak hiru pertsona kontratatu ditu Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzetarako 2020ko Dirulaguntzaren bitartez. 6 hilabeterako kontratatu diren pertsona hauen zeregina izango da kaleen-konponketako udal zerbitzua indartzea. Aipatu diru laguntzaren bitartez, Udalak hiru igeltsero kontratatu ditu: bide eta obretako peoi bi eta ofizial bat.

Langile hauen zeregina izango da, besteak beste, hondatuta edo modu ezegokian lotuta dauden galtzadarri edo baldosak ordeztea edo berriz ere modu egokian jartzea; espaloiaren eta galtzadaren mugako bide-bazterrak konpontzea, eta oinezkoen ibilbideetan irisgarritasuna hobetzea, arrapalak eraikiz edota oztopoak kenduz.

Bermeoko Udalaren helburu estrategikoetako bat da Bermeoko irisgarritasuna hobetzea eta langabeziari aurre egitea. Helburu hauek kontutan izanda, hiru pertsona hauek kontratatu dira.

28 / 12 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0