Albistea
Hauteskunde egunean, administrazioaren ordezkari izateko langabetuen lan poltsa osagarria eratuko du Bermeoko Udalak. Eskariak Berhaz bulegoan egin beharko dira apirilaren 1etik 17ra arte.
Ordezkariak izateko baldintzak honako hauek dira: langabezian egotea, Bermeon erroldatuta egotea, Batxilergoa, FPII edo baliokidea edukitzea eta hirugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea.
Udalak zehaztu duenez, lan poltsa hau 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan egindakoaren osagarria da eta, ondorioz, horretan dauden pertsonak ez dute aurkeztu beharrik, lehenengoak izango duelako lehentasuna.
010 (94 617 91 00)