Albistea
-Zozketa fede-emaile publikoaren aurrean egingo da eguerdiko 12:00etan Artza Frontoian.
-Irekia izango den arren, kontuan izan beharko dira pandemia egoerak zehazten dituen segurtasun neurriak
Bermeon, 2021eko ekainaren 15ean.- Behin-betiko zerrendak argitaratu eta hitzartutako denbora behin igarota, Bermeoko San Martin auzoko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa burutuko da datorren ekainaren 16an, eguerdiko 12:00etan Artza Frontoian. Zozketa fede-emaile publikoaren aurrean egingo da eta irekia izango da, edozein pertsona bertaratu ahal izateko. Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira, hori bai, pandemia egoerak zehazten dituen segurtasun neurriak kontutan hartuz. Guztira 36 etxebizitza zozketatuko dira, horietatik bi egokituak.
Zozketa bateratua egingo da etxebizitza guztietarako eta lehentasun-taldeen arabera banatuko da. Lehenbizi, Bermeon oinarriak onartu zirenetik urte bat baino gehiago erroldatuta daudenen artean burutuko da, horren ostean baldintza hori bete gabe Bermeon erroldatuta daudenen artean betiere oinarri horiek argitaratu baino lehen erroldatuta egon badira, ondoren, eremu funtzionalean udalerrietako batean erroldatuta daudenen artean eta bukatzeko etxebizitza egokitua aukeratu dutenen artean.
010 (94 617 91 00)