Albisteak

Albistea

'612 euro' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa, eguenean, martxoaren 15ean

 

Bermeoko Udal Liburutegiak, eguenean, martxoaren 15ean, Jon Arretxeren ‘612 euro’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saioa hartuko du arratsaldeko 18:30ean, Arrate Egaña idazleak dinamizatuta.

Jon Arretxe idazlearen lan honetako argumentua honela laburbildu daiteke: Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du. Bere patera-pisuan lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak, hain zuzen ere.

‘19 Kamera’ arrakastatsuaren ondoren dator ‘612 Euro’. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Bilboko San Frantzisko auzoan kokatuta dago. Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta saioaren egunerako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.

Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

 

 

12 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0