Albisteak

Albistea

Bermeoko Udal zaharren egoitzako egoiliarrek Gabonetako postalen salmentarekin lortutako dirua Aspanovas-eri eman diote

 

Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek Gabonetako postalak egin zituzten eta postal horiek abenduan saldu zituzten helburu solidarioekin. Horrela, postalen  salmentarekin lortutako dirua, 146,89 euro, hain zuzen ere, ASPANOVAS Bizkaia, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteari eman diote.

Egoiliarrek egindako Gabonetako postalak abenduan udalaren zaharren egoitzako sarreran saldu ziren, prezio zehatzik gabe, hau da, pertsona bakoitzak borondatea ASPANOVASen itsulapikoan sartu zuen, eta itsulapiko hori ASPANOVAS elkarteari eman diote.

Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek ilusio handiarekin egin zituzten Gabonetako postalak, batez ere, jakin bazekitelako helburu solidarioak lortzeko egiten dituztela.

 

05 / 02 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0