Albisteak

Albistea

Bermeoko dendek arte lanak erakutsiko dituzte Bermeoko artea eta merkataritza sustatzeko

 

Bermeoko Udalak, Bertonek (Bermeoko txiki-erdi enpresen elkartea),  Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko beste denda batzuk elkarlanean antolatuta, gaurtik, martxoaren 26tik, eta apirilaren 22ra arte Bermeoko Alde Zaharreko 60 denda inguruk arte lanak erakutsiko dituzte, Bermeoko artea eta herriko merkataritza sustatzeko eta, aldi berean, Alde Zaharra indartzeko helburuarekin.  

Ekimen hori martxan jartzen den bigarren urtea da; izan ere, iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki dute. Ekimen horren bitartez, Bermeoko 60 denda inguruk, gehienak Alde Zaharrean kokatutakoak baina baita besteko toki batzuetakoak ere bai, Bermeoko hainbat artista eta hainbat estiloetako arte lanak erakutsiko dituzte. 

Hortaz, denda horietako bezeroek dendak eskaintzen dituen produktuez gain, artista bermeotarren lanak ezagutzeko eta artearekin gozatzeko aukera izango dute. Horrez gain, arte-lan batzuk salgai egongo dira.

 

Irune Ormaetxeak, Turismo eta Merkataritza zinegotziak, azpimarratu duenez, “ekimen polita dela” uste dugu, izan ere, “herriko dendetan erosketak egiten duzun bitartean, herriko artistak eta euren arte lanak ikusteko aukera eskaintzen du”. “Horrela, herriko merkataritza eta artea bultzatzen da, eta Alde Zaharra indartzen da”, azpimarratu du. 

Ormaetxeak gogoratu duenez, Bermeoko dendek “eskaintza zabala eta kalitatezkoa dute eta bezeroari tratu hurbila eskaintzen diote, eta orain gainera artea ere ikusteko aukera eskainiko digute”. Hortaz, herritar eta bisitari guztiak gonbidatu ditu Bermeoko dendak bisitatzera.

 

26 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0