Albisteak

Albistea

Bermeon 15 gaztek parte hartuko dute laneratzeko aukerak ematen dituen 'Txertatu Merkatuan' proiektuan

EAEko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89an

 

 

 ‘Txertatu Merkatuan’ prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urte betetik gora daramaten 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako proiektu bat da. Proiektu horren bidez, aipatutako gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaini nahi zaizkie. Bermeon abenduaren 9tik 12 gazte parte hartzen ari dira proiektu honetan, lau mutil eta zortzi neska, hain zuzen ere, eta beste hiru pertsona ere gehituko dira proiektu honetara. 

Behargintzak azaldu duenez, ‘Txertatu Merkatuan’ programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobiak hartzen ditu oinarritzat horien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua hau da: pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta auto-estimua areagotzea, metodologi berritzaileak erabiliz. 

‘Txertatu Merkatuan’ programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du, eta honako bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu

Trebatu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez (esaterako, skateak tuneatzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak…). 

Bestalde, Egokitu fasea lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa da, eta, horrela parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun mailara egokituko da. 

Horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko. 

Fase biak alde berean garatzen dira, hau da, parte hartzaileek bi egun astean Egokitu faseko prestakuntza jasotzen dute, eta beste hiruretan trebatu fasean murgiltzen dira. Jadanik Bermeoko 12 gazteak Trebatu Faseko Gestor de contenidos digitales y marketing on line” ikastaroa egiten ari dira; eta Trebatu fasearen barne, talde lana, motibazioa eta norberaren konpetentziak, besteak beste, lantzen dituzte ‘coach’ baten laguntzarekin. Programa hau 2017ko martxora arte garatuko da. 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da ‘Txertatu Merkatuan’ proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89an.

 

19 / 12 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0