Albisteak

Albistea

Lehiaketara atera da Bermeoko Erriberako kantinaren errentamendua

-Martxoaren 14ra arte egin daitezke eskabideak, eta martxoaren 20an zabalduko dira proposamenak.
                                                                 

Bermeoko Udalak Erriberako kantina alokatzeko prozesua hasi du, eta kontratu horren esleipena lehiaketa bidez egingo da.

Gutxieneko lizitazio-tasa gisa ezarritako alokairuaren prezioa honako hau izango da: 3.375,00 euro/urte. Errentamendu kontratuak 3 urteko iraupena izango du, sinatzen denetik hasita. Hala eta guztiz ere, epe hori igaro ondoren, kontratua luzatu ahal izango da esleipendunak hala eskatuta.

Interesa daukatenek Martxoaren 14ra arteko epea daukate eskabideak egiteko. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak. Ondoren, proposamenak 2024ko martxoaren 20an zabalduko dira udaleko Idazkaritza Sailean, eta Teams bidez. Ordua eta Teamserako sarbidea aurrerago iragarriko ditugu.

Lehiaketara atera den kantina, Erribera plazan kokatzen da. Bermeoko Udalaren jabetzakoa da, eta Busturialdeko Ur Partzuergoaren eraikin baten barruan kokatuta dago. Lokalak 9,34 m2-ko azalera erabilgarria dauka (5,05 m x 1,85 m), eta sukalde txiki bat, konketa eta barra ditu.

Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke: https://labur.eus/qEegk

16 / 02 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0