Albisteak

Albistea

Nerabezaroan gertatzen diren haurdunaldien gaia lantzen duen 'Keeper' filma barikuan, apirilaren 20an, Nestor Basterretxea aretoan

 

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, nerabezaroan zein gaztaroan gertatzen diren haurdunaldien gaia lantzen duen ‘Keeper’ filma ikusteko aukera izango dugu barikuan, apirilaren 20an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean. Sarrera dohainik izango da. 

Guillaume Senezek zuzendutako ‘Keeper’ filmak nerabezaroan gertatzen diren eta deseatutakoak ez diren haurdunaldien gaia lantzen du eta elkar maite duten 15 urteko bikote baten istorioa kontatzen du. Pelikula frantsesez ikusiko da euskarazko azpitituluekin eta emanaldiaren iraupena 95 minutukoa izango da. 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. 

Bermeoko Udalak herritar guztiei animatu nahi die Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne  proiektatuko den ‘Keeper’ filma ikustera. 

Ildo berean, ‘Keeper’ filma ikusteko aukera berria izango dute Gaztelekuko gaztetxoek datorren asteko asteburuan, hilaren 27an edo 28an. Pelikula bukatu ondoren, Gaztelekuko hezitzaileekin filmak lantzen duen gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta berba egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.

18 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0