Albisteak

Albistea

Araneko kiroldegiak irailaren 18an irekiko ditu ateak hainbat hobekuntza lan egin ondoren

 

Araneko kiroldegiak irailaren 18an, astelehenean, irekiko ditu ateak hainbat hobekuntza lan egin ondoren. Irune Ormaetxeak, Kirol zinegotziak, azaldu duenez, legionellaren  aurkako tratamendua egin da ur beroaren eta ur hotzaren zirkuituetan, eta DDD tratamendua ezarri da, intsektuen, arratoien eta mikrobioen aurkakoa, hain zuzen ere. 

Horrez gain, aipatu duenez, igerilekua hustu, zirkuitu guztiak garbitu eta igerilekuan egoera okerrean zeunden baldosak eta saretoak aldatu dira. Igerileku ertaineko ertz guztia konpondu da ere bai. 

Era berean, igerilekuko, pasilloko eta bigarren solairuko kirola egiteko geletako argiak aldatu dira, hau da, fluoreszenteak kendu eta LEDak ipini dira.  Teilatuaren egitura metalikoa garbitu da, bigarren solairua margotu da eta  kiroldegian garbiketa orokorra eta sakona egin da makineri mekanikoekin.  Horrez gain, konponketa txikiak egin dira igerilekuan, biltegian, makina gelan, kiroldegiko kanpoko aldean eta aldageletan. 

Aipatutako lanak egiteko Kiroldegia itxita egotea “ezinbestekoa” dela esan du Ormaetxeak. Azkenez, gogoratu duenez, Bermeoko Udalaren  xedea da Udal Kiroldegiak “kalitatezko zerbitzu modernoak eskaintzea eta pertsona guztientzat instalazio egokiak izatea; izan ere, kirolaren aldeko apustua egitea  herritarren osasunaren aldeko apustua egitea da”.

 

14 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0