Albistea
Inbestituraren ondoren, Bermeoko alkate Aritz Abaroa izan da Unai Rementeria ahaldun nagusiarekin bildu den Bizkaiko lehen alkatea
Bermeo, 2019ko uztailaren 1a. Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak Bermeoko alkate Aritz Abaroa hartu du gaur goizean Foru Jauregian. Ahaldun nagusiaren inbestituraren ondoren, Aritz Abaroa izan da berarekin bildu den lehen alkatea.
Rementeriak eta Abaroak legealdi hasieran bi instituzioentzat garrantzirik handiena izango dituzten gaiak aztertu dituzte. Gaur goizeko bilera Foru Aldundiaren eta Bizkaiko udalen arteko harreman estuaren adierazgarri da.
010 (94 617 91 00)