Albisteak

Albistea

Nestor Basterretxea aretoko zineman ordutegi aldaketa txiki batzuk izango dira

Zortzi urtetik beherako umeak zinemara nagusi baten ardurapean joatea eskatuko da

 

Nestor Basterretxea Aretoko zineman hurrengo asteburutik aurrera ordutegi aldaketa txiki batzuk izango dira, izan ere, orain arte 16:30ean izaten ziren umeen zine emanaldiak 17:00etara atzeratuko dira. Horren ondorioz, domekako nagusien saioa apur bat atzeratuko da, eta oraindik aurrera 19:30ean izango da, eta ez 19:00etan orain arte bezala. Gainerako saioak ordutegi berdinarekin mantentzen dira. 

Hortaz, azaroaren 11tik 14ra ‘La chica del tren’ eta ‘Zikoinak’ pelikulak ikusteko aukera egongo da Bermeoko zineman ordutegi berriekin. Horrela, umeentzako pelikula den ‘Zikoinak’ azaroaren 12an eta 13an, zapatuan eta domekan, 17:00etan, ikusi ahal izango da. 

‘La chica del tren’ nagusien filmari dagokionez, barikuan, azaroaren 11n, 22:00etan;  zapatuan, azaroaren 12an, 19:30ean eta 22:00etan; eta domekan, azaroaren 13an, 19:30ean, ikusteko aukera egongo da. Astelehenean, azaroaren 14an, ikuslearen egunean, 16:30ean, 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da ‘La chica del tren’, ohiko ordutegietan, hain zuzen ere. 

Bestalde, umeen zinemako saioei dagokienez,  hainbat kexa egon dira zaratak eta jarrera desegokiak direla eta. Horregatik, zortzi urtetik beherako umeak zinemara nagusi baten ardurapean joatea eskatuko da. 

09 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0