Albisteak

Albistea

Bizkaiko Foru Aldundiak ezezkoa eman dio Bizkaibus A3527 linearen maiztasuna handitzeko herritarrek eta Udalak egindako eskaerari

 

 

Bizkaibus A3527 lineak, Bermeo eta Bilbo Sollubetik lotzen duenak, hain zuzen ere, ordu erdiro zerbitzua eskaintzea eskatu zion joan de apirilean Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Garraio Sailari. “BFAren erantzuna ezezkoa izan da, Bermeok dagoeneko garraio publikorako eskaintza handia duela argudiatuz. Erantzun horren aurrean gure desadostasuna agertu nahi dugu, izan ere, guk egindako eskaera, garraio publikoa erabiltzen duten herritarren eskari bat da”, salatu du Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak. 

Ildo horretan, azaldu duenez, Bermeoko herritarrek sinadura bilketa bat egin zuten linea horren maiztasuna handitzeko, eta 1.749 herritarrek sinatu zuten eskaera horren alde. Eskaera hori Bermeoko Udalak BFAri helarazi zion, eta idatziz jasotako erantzun batean, ezezkoa eman dio BFAk Udalari. 

 “Garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta bere aldeko benetako apustua egiteko autobusen maiztasuna herritarren beharrizanetara egokitzea ezinbestekoa da. Horregatik, herritarren eskaera luzatu genion BFAri; baina, zoritxarrez, BFAk bermeotarrek duten beharrizanari jaramonik ez egitea erabaki du”, adierazi du. 

Ibarrolazaren ustez, “albiste txarra da zerbitzu hori erabiltzen duten bermeotarrentzat eta garraio publikoaren kalitatearentzat ere bai”, adierazi du. 

07 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0