Albistea
200 kirolari inguruk, umeek zein nagusiek, parte hartuko dute bihar, zapatuan, abenduaren 17an, Artza frontoian arratsaldeko 18:00etan egingo den kirol erakustaldian. Ekimen horretan, areto barruan egiten diren kirol ekintzetan parte hartzen duten kirolari guztiek aukera izango dute euren aurrerapenak familia eta lagun artean erakusteko.
Beraz, herritarren eskutik, gimnasia erritmikoa, karatea, zumba, eta beste kirol jarduera batzuk ikusi ahal izango ditugu.
“Umeek eta nagusiek ere ilusioz beterik parte hartzen dute ekintza honetan eta espero dugu, beste urte batzuetan bezala, Artza frontoiko jesarleku guztiak beteta egotea”, nabarmendu du Irune Ormaetxeak, Bermeoko kirol zinegotziak. Horrela, bai nagusi bai umeei, ekimen horretan parte hartzera gonbidatu die.
Urtero egiten den Kirol erakustaldia Bermeoko Kirol Patronatuak, Xixili Gimnasia taldeak, Karate elkarteak eta Itsas Izarrak antolatu dute. Sarrera dohainik da.
010 (94 617 91 00)