Albisteak

Albistea

Bokarta pintxoa izango da Bertoko Produktuen Udabarriko Azokaren protagonista apirilaren 23an, zapatuan

 

Umeentzako tailerrak, taloa, arrain kontserbak eta bertoko lehen mailako produktuak eskainiko du Udaberriko azokak giro paregabean

 

Bertoko produktuen Udabarriko III. azoka egingo da Bermeoko azokan apirilaren 23an, zapatuan, goizean zehar, 9:00etatik 15:00etara eta bokarta pintxoa izango da bere protagonista garrantzitsu bat. Baina beste protagonista asko be izango ditu udaberriko azokak, izan ere, bertaratzen diren pertsona guztiek bokarta pintxoa, taloa, gozoak eta baserriko lehen mailako produktuak, produktu ekologikoak eta Bermeoko enpresetako kontserbak eskuratzeko aukera izango dute. 

Horrez gain, umeek ere tailerretan ondo pasatu ahal izango dute, eurei zuzendutako eskulan tailerrak antolatu baitira eta postu bakoitzean hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. 

Irune Ormaetxea Turismo, Garapen eta Merkataritza zinegotziak, eta Bermeoko Azoka Elkarteko (Berazel) kideek eta azokako merkatariek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan apirilaren 23an, zapatuan, egingo den Bertoko Produktuen Udabarriko III. Azoka. 

Ildo honetan, adierazi dutenez, udabarriko azokaren protagonistak bertoko produktuak izango dira, eta, bokarta sasoiko produktua dela kontuan hartuz, bokarta pintxoen dastaketa egingo da goizeko 12:00etatik 14:00etara, euro baten truke. Horrez gain, postu bakoitzean hainbat produktu dastatzeko aukera egongo da eta taloaren txosna ere izango dugu. 

Era berean, azokako saltokiek euren kalitatezko bertoko produktuak eskainiko dituzte, eta gozoak, produktu ekologikoak eta Bermeoko enpresetako kontserbak eskuratzeko aukera ere egongo da. Guzti hori euskal musikarekin girotuta egongo da, Bermeoko azokan giro aparta sortuz. Umeek ere euren tokia izango dute azokan, etxeko txikienei zuzendutako eskulan tailerrak egongo baitira 11:00etatik 13:00etara. 

Ormaetxeak adierazi duenez, udako azoka honekin Bermeoko plaza indartu nahi da eta sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu, sasoiko produktuak kontsumitzea gure inguruko baserritarren eta arrantzaleen onurarako delako eta gure elikadura ere hobetzen duelako. 

Bermeoko Udalak eta Berazel-ek pertsona guztiak gonbidatu dituzte Bertoko produktuen Udabarriko azokara etortzera apirilaren 23an, zapatuan 9:00etatik 15:00etara eta Bermeoko azokak parking-a duela gogoratu dute erosketak errazago egin ahal izateko. 

 

 

 

 

 

 

15 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0