Albistea
-Azaroaren 25ean, 12:30ean, herriko ikastetxeetako ikasleekin eta Erroxape Emakumeen Elkarteko kideekin elkarretaratzea egingo da Taraskan eta, arratsaldean, “Emakumeak=kontatzen” ipuin kontalaria egongo da Udal Liburutegian
Bermeon, 2022ko azaroaren 23an.- Bermeoko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta elkarretaratzea deitu du ostiralean, 12:30ean, Taraskan. Elkarretaratzean herriko ikastetxeetako ikasleek eta Erroxape Emakumeen Elkarteko kideek parte hartuko dute. Gainera, arratsaldean, “Emakumeak=kontatzen” ipuin kontalaria egongo da Udal Liburutegian.
Azaroaren 25ean Bermeoko Udaleko ordezkariek, Erroxape Emakumeen Elkarteko kideek eta San Frantzisko Herri Ikastetxeko, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko, Ignacio Arozena-Benito Barrueta BHI-ko, Sagrado Corazón Ikastetxeko eta Eleizalde Ikastolako ikasleek elkarretaratzea egingo dute eta egun honi loturiko adierazpenak zabalduko dituzte Taraskan. Gainera, 17:30ean “Emakumeak=kontatzen” ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izango dugu Udal Liburutegian. Azkenik, arratsaldean ere herriko mugimendu feministak deituriko mobilizazioak izango dira eta Udalak bat egin du ekimenokin. Gainera, Udalak herritarrak animatzen ditu mobilizazio hauekin bat egitera.
010 (94 617 91 00)