Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala Zarragoitxi kalea eta ingurua hobetzeko lanean ari da

 

 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, Zarragoitxi kaleko auzokideekin batzartu ondoren, “euren beharrizan batzuei erantzuna ematen ari gara”. Ildo horretan, kalearen egoera hobetzeko hainbat lan egin direla azaldu du: “besteak beste, hidrogarbigailuarekin garbitasun bereziak egin ditugu, margoketa lanak, zuhaitzak ebaki dira eta igogailurako bideko zuhaitzak inausi dira. Horren ondorioz, bideak argitasuna eta segurtasuna irabazi ditu”. 

Gainera, Benito Ibarrolazak jakinarazi duenez, igogailuan ere hobekuntzak egingo dira, hala nola, sabaia konponduko da, estruktura margotuko da eta argiteria hobetuko da. Era berean, gaizki dauden txapak kenduko dira eta material berriekin konponketak egingo dira, ekintza bandalikoak saihesteko. Ildo horretan, alkateordeak esan duenez, Udaltzaingoaren presentzia areagotu da gune horretan segurtasuna hobetzeko helburuarekin.   

Bestalde, Herri Babeseko Jon Ojangurenek emergentzi plana landu du. Irune Ormaetxeak, Urigintza zinegotziak azaldu duenez, “plan hori kontuan hartuta Zarragoitxi kale eta ingururako Bermeoko Udalean proiektu bat lantzen ari gara gunearen egoera eta irisgarritasuna hobetzeko”. 

Ormaetxeak adierazi duenez, “Zarragoitxiko herritarrekin elkarlanean arituko gara, Zarragoitxi hobetzen jarraitzeko helburuarekin”.

04 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0