Albisteak

Albistea

Euskara Aholku Batzordea martitzenean, urriaren 18an, batuko da

 

Euskara Aholku Batzordea urriaren 18an, martitzenean, batuko da, arratsaldeko 19:00etan Bermeoko Gizarte eta Kultura etxeko Gaztelekuan. Bertan, besteak beste, kirolean eta aisialdian datozen hilabeteetan egingo den lanaren inguruan ariko dira, ‘Geuk eus’ kanpainan orain arte egindakoaren balorazioa osotuko dute eta azaroaren 26an egingo den Miñe lamiñe ekitaldiaren nondik norakoak aztertuko dituzte.

Batzorde honetako kideekin partekatuko dira gai hauek euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak ezagutzeko eta orain artekoak legez, bilera emankorra eta mamitsua izango dela espero da.

Informazio gehiago nahi duten herritarrek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu dezakete (946179122) edo euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

 

14 / 10 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0