Albistea
-Parte hartzen duten herritarren artean 250 euroko lau sari banatuko dira
-Txapelketaren helburua da herriko saltokiak indartzea eta herriko kontsumoa bultzatzea
Bermeon, 2020ko abenduaren 4an.- Herritarrek abenduaren 9tik aurrera aukeratu ahalko dute Bermeoko III. Erakusleihoen Lehiaketara aurkeztu diren 36 establezimenduen artean zeinek duen erakusleihorik hoberena. Gainera, iritzia ematen duten herritarren artean 250 euroko lau sari banatuko dira. Lagundu gaitzazu hoberena aukeratzen! Parte hartzeko azken eguna hilaren 19a izango da.
Bermeoko Udalak, Bermeo Tuna World Capitalekin batera antolatutako lehiaketa honetan herritar modura parte hartzeko hainbat pausu eman beharko dira. Alde batetik, gutxienez, saltokien 20 zigilu lortu beharko dira. Hauek lortutakoan, herritarra Berhaz-era, Gizarte eta Kultur Etxera edo Behargintzara gerturatu beharko da bere iritzia uztera. Azkenik, hau egindakoan, 250 euroko saria irabazteko zozketan sartuko da.
Erakusleihoen lehiaketak herriko saltokiak indartzeko eta herrian kontsumoa bultzatzeko helburua du eta ‘Nik, BermeON’ kanpainaren barruan garatuko da. Aurtengo gaia honakoa da: Bermeoko nortasuna eta izaera. Guztira, aurtengo edizioan, 7.000 euro banatuko dira sari ezberdinetan:
-Erakusleiho onenari saria, Bermeo Tuna World Capital elkarteak aukeratua: 3.000 euro
-Erakusleiho onenari saria, epaimahaiaren bozketa: 2.000 euro
-Erakusleiho onenari saria, herritarren bozketa: 1.000 euro
-Herritarren parte-hartzea saritzeko 4 sari egongo dira, bakoitza 250 eurokoa.
Txapelketak Bermeo Tuna World Capital elkartearen laguntza dauka eta elkarteak sari berezi bat emango du hegaluzea zein hegalaburra eta arrantza jasangarria nabarmentzen duen erakusleihorik onenari, eta horrez gain, jasangarritasunarekiko sentsibilitatea erakusten duenari.
Bermeoko Udalak herritarrak herrian erosketak egitera gonbidatzen ditu, izan ere, Bermeotik atera gabe lehen mailako produktuak erosteko aukera dagoelako.
Establezimendu parte hartzaileak:
EXPERT GOIKOETXEA
MARIAN LENTZERIA
UHAINA SURF & ART
T-KIMUA
DOUBLE ACT
EXPERT TOJA
MAIZ Neskak
MAIZ Mutilak
ZIOR BITXIDENDA
PILAR RUANO MODA DENDA
JOKERA SPORT
ARROYABE GASTRO DENDA
BEIBI
ITURRI ORTOPEDIA & PARAFARMAZIA
KONTXI LANAS
DECORACIONES RAFA
HARATEGIA IZARZUGAZA
BELAIXE
ILEAPAINDEGIA KARMELE
IRABI
ZURETZAT
LUMA LIBURUDENDA
AMATXU DENDA
AGIRRE BURDINDEGIA
GEUZETXUEK
MODAS MONICA
TXOKOLAT SALON&SHOP
USAINAK
BERMEO OPTIKA
NUSADUA
KIKUKE (SUKALDEAK)
KIKUKE (BAINUAK)
DECOR HOGAR
NEREA MIHISE DENDA
KILIMA
TARRATADIE
ATXIKANE
AINTZANE LORADENDA
IRUDI
PAY PAY
010 (94 617 91 00)