Albisteak

Albistea

“Bermeo udaberriz jantzia” gaiaren inguruan erakusleihorik erakargarriena aukeratzeko epea zabalik hilaren 15etik 29ra

-“Nik BermeON” kanpainarekin jarraituz, aurtengo lehenbiziko ekitaldi honetan 29 establezimenduk esku hartu dute

- Herriko saltokiak indartzea zein herriko kontsumoa bultzatzea da txapelketaren helburua

Bermeon, 2021eko maiatzaren 11n.- Maiatzaren 15etik 29ra bitartean, Bermeoko IV. Erakusleihoen Lehiaketara aurkeztu diren 29 establezimenduen artean zeinek duen erakusleihorik erakargarriena aukeratuko da. Ohikoa den bezala, ez da sari bakarra egongo. Izan ere, aurten 2.000 euro banatuko dira, 1.000 euro lehenengo erakusleiho onenarentzako, eta 500 euro bigarren eta hirugarren sailkatuentzako.

Erakusleihoen lehiaketak herriko saltokiak indartzeko eta herrian kontsumoa suspertzeko helburua du eta  iaz abian jarritako “Nik, BermeON” kanpainaren barruan garatuko da aurten ere. “Bermeo udaberriz jantzita” lelopean aurkeztu da 2021eko edizio berri hau eta herriko saltoki eta dendek urte-sasoi berezi hori isladatu beharko dute beraien erakusleihoetan.

Esan bezala, 2.000 euro banatuko dira sari ezberdinetan eta sari guztiak epaimahai profesional batek emango ditu.

Bermeoko Komertzio eta Turismo zinegotzia den Kepa Zumetak azpimarratu duenez, oso ekimen polita da honakoa eta horregatik beste edizio bat egitea erabaki dugu. Bermeoko Udaletik lehiaketan parte hartu dutenei eskerrak ematen dizkiegu beste behin erakutsi duten konpromisoagatik.

Bermeoko Udalak herritarrak herrian erosketak egitera gonbidatzen ditu, izan ere, Bermeotik atera gabe lehen mailako produktuak erosteko aukera dagoelako.

Eztablezimendu parte-hartzaileak: Usainak, Tarratadie-Aitor Atutxa, Decohogar, Monica moda, Nerea Mihise denda, Klima, Intxare S.L., Expert Goikoetxea, Marian Lentzeria, Julita Lentzeria, Kachett, Aintzane lorandenda, Uhaina Surf&Art, Beibi, Zior bitxidenda, Expert Toja, Maria Artea, Karin Kara, Ikusberri Opctica, CH Gazte Moda, Pay-Pay, Decoraciones Rafa, Txalintxu, Harategia Izarzugaza, Karmele ileapaindegia, Señe, Zuretzat, Luma liburudenda eta Amatxu dena.

12 / 05 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0