Albisteak

Albistea

Bermeoko Tala eta Aritzatxuko hondartza batuko dituen bidearen lehenengo fasea amaitzear dago

Euskal Herriko Itsasertz Mugartea egiten ari den lehenengo fase honek 300 metroko luzera eta 1,5 metroko zabalera izango du 

Bermeon, 2020ko otsailaren 13an.- Bermeoko Talatik Aritzatxuko hondartzara joango den pasealeku berriaren proiektua aurrera doa. Izan ere, gutxi falta da lehenbiziko faseari bukaera emateko. Euskal Herriko Itsasertz Mugartea egiten ari den fase honek 300 metroko luzera eta 1,5 metroko zabalera izango du eta bidearen lehenbiziko zati hau Udalaren lurretan egiten ari da. 

Bermeoko Udalak Tonpoia balioan ipintzeko eta gune natural horri behar bezalako garrantzia emateko proiektua garatu zuen eta Tala eta Aritzatxuko hondartza lotuko dituen pasealekua proiektu horren parte garrantzitsua da. Bada, bide honen lehenbiziko fasea bukatzear dagoela esan daiteke. 

Lan hauek burutzeko ez da lurrik mugitu eta, gainera, espezie inbaditzaileak kendu dira, ingurugiroa erabat zainduz. Pasealeku honek ez du argiteria artifizialik izango eta ez da hornigarririk jarriko (eserlekuak, paperontziak…), eremua ahalik eta naturalen mantentzeko. Egindako inbertsio honi esker bermeotarrek eta bisitariek gune eder honetaz disfrutatzeko aukera berria izango dute.

13 / 02 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0