Albisteak

Albistea

Torrontero oinezkoen gune bihurtzeko trafikora itxiko da astelehenetik, apirilaren 10etik, aurrera

 

 

Torronteroren bizi kalitatea hobetzeko eta inguruko jarduera hobetzeko, toki hori oinezkoen gune bihurtuko du Bermeoko Udalak, eta horretarako gune hori trafikora itxiko da astelehenetik aurrera (apirilak 10), bertako bizilagun eta garajeetako erabiltzaileentzat izan ezik.

Trafikora itxiko diren kaleak honako hauek izango dira: Andra Mari kalearen hasiera, Torrontero enparantza eta Ertzilla kalea. Apirilaren 10etik aurrera, bertako bizilagunen eta garajeetako erabiltzaileen baimendutako ibilgailuak baino ezin izango dira sartu kale horietan. Horrez gain, bertan dauden establezimenduetan zerbitzua eskaini behar duten ibilgailuak sartu ahal izango dira.

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, “Torrontero gune turistiko garrantzitsua da Bermeoko herrian, bertan Arrantzaleen Museoa eta Enrike Zubiaren eskulturak baitaude, eta asko dira egunero bertatik ibiltzen diren pertsonak, bermeotarrak eta bisitariak, hain zuzen ere”.

“Neurri honekin Torronteroren egoera hobetu egingo dela uste dugu, izan ere, erosoagoa izango da eta ibilgailuak sorrarazten dituzten arazoak saihestuko ditugu”, azpimarratu du Ibarrolazak.

05 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0