Albistea
Bermeon, 2021eko apirilaren 12an.- Bermeoko Udalak segurtasun-uhala eta haurrak lotzeko sistemen erabilera sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Udalerriko bide-segurtasuna hobetu asmoz, udaltzaingoak, aipatu kontrol kanpaina burutuko du herriko kaleetan, urtean zehar egiten dituen trafiko-kanpainen barne.
Kanpaina honen helburua, ibilgailuen gidariak kontzientziatzea da, segurtasun-uhalak zein haurrak lotzeko sistemak duten garrantziaz, alegia. Izan ere, istripuren bat izanez gero, bide-segurtasuneko ikerketa ugarik, segurtasun-uhalik gabe gidatzeak, lesioen larritasuna nabarmen areagotzen duela egiaztatzen dute.
Horrela, Udaltzainek hainbat kontrol ezarriko dituzte herriguneko hainbat txokotan segurtasun-sistema horien erabileraren garrantziaz ohartarazteko. Lehentasunetako bat haurrak babestea da, horretarako, erabiltzaile horiek lotzeko sistemen erabilera eraginkorragoa lortzea ezarri da helburu gisa.
010 (94 617 91 00)