Albisteak

Albistea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea apirilaren 17an, domekan, Bermeon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasearen saio bat izango da apirilaren 17an, domekan, Bermeoko Kafe Antzokian arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, sei bertsolari izango ditugu, Aitor Arrutia, Ander Etortegi, Dani de Miguel, Imanol Arrutia, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia, hain zuzen be. Gai-jartzailea Olatz Larrinaga izango da. 

Bizkaiko Bertsozale elkarteak adierazi duenez, Bertsolaritza txapelketaren helburua da, orain arteko txapelketetan legez, euskaldungoaren arreta geureganatuz, bertsolaritza Bizkaian sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozioa bideratzea. 

Txapelketa apirilean hasi eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalarekin amaituko da. Udabarriko fase hau, aurten egiten da lehenengoz, izan ere, txapelketaren arduradunek gogoeta luzeak egin eta gero, egungo Bizkaiko bertsogintzaren errealitatera hobeto egokitu den formatua proposatu dute.

Sarrerak domekan Bermeoko Kafe Antzokiko leihatilan egongo dira salgai arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bi euro izango dira Bertsolari elkarteko bazkideentzat eta hiru euro gainerakoentzat. 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da. Hortaz, bertsoekin gozatzeko aukera ederra izango dugu domekan Bermeon. Antolatzailea Bizkaiko Bertsozale Elkartea da Bermeoko Udalaren laguntzarekin.

 

 

 

 

13 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0