Albistea
Interesa duten ostalariak Udalarekin jarri beharko dira harremanetan eta eskariak banan-banan aztertu ondoren, posible den kasuetan baimena emango da
Bermeon, 2020ko maiatzaren 12an.- Irekiera fase berri honetan tabernek euren pertsianak ireki ahal izango dituzte. Hori bai, baldintza batzuekin. Bada, egoera hau arintzeko eta irekiera hori errazteko, Bermeoko Udalak tabernen terrazak handitzea ahalbidetuko du, betiere posiblea den kasuetan. Horretarako, ostalariek eskaera egin beharko diote Udalari eta, handitzeko aukera egongo balitz, Udalak baimena emango du.
Negozioen irekiera erraztea helburu duen laguntza neurri hau aurretik hartu diren beste batzuei gehitzen zaio. Izan ere, Bermeoko Udalak alarma egoerak irauten duen bitartean ez du terrazen gaineko tasarik kobratuko. Gainera, sastar-batze tasaren gainean ere deskontuak egingo ditu. Bada, hartutako azken neurriekin Udalak erraztasunak eman nahi dizkio osasun krisi hau dela eta euren establezimenduak itxi behar izan dituen sektore honi.
010 (94 617 91 00)