Albistea
Bermeon zapatuan, irailaren 9an, Arrantzale Eguna, ospatzen da, jai egun handia, eta egun horretan arrisku murrizketarako bi programa martxan jarriko dira; alde batetik, Boltitzarra (‘botelloia’) eta, bestalde, Testing.
Botiltzarra programari dagokionez, jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proiektua da; kalean alkohola edaten ari diren gazteei zuzendutako prebentzio esku-hartzea, hain zuzen ere.
Horrela, alkoholaren erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitu nahi dira programa honen bidez, eta, horretarako, 13:00etatik 18:00etara AiLaket!-eko sei profesional ibiliko dira informazioa, materiala, jatekoa, edaria… eskaintzen. Lan-taldea gazteengana hurbiltzen da alkoholaren erabileran arriskuak murrizteko informazioa eta materiala banatuz, eta ezohiko egoera edo ekintzaren bat ematekotan komenigarriak diren neurriak hartzen dituzte.
Testing programaren kasuan, gazteen arteko substantzien gehiegizko erabileraren prebentzioa egin nahi da, arrisku kudeaketa hobeagoa ahalbidetzen duen egiazko informazio objektiboa eskainiz. Ildo berean, erabileraren arriskuez pertsonak kontzientziatzea eta erabileraren bidez bilatzen diren arrazoi eta helburuen hausnarketa bultzatu nahi du.
Testing-a 23:00etatik 02:30ra izango da eta liburutegiaren ondoan kokatuko da, Txosna gunetik hurbil, eta AiLaket!-eko hiru teknikari egongo dira informazioa ematen eta substantzien analisiak egiten.
010 (94 617 91 00)