Albisteak

Albistea

'Ciudad de Frías' XXX.Pintura lehiaketaren lanak ikusgai Nestor Basterretxea aretoan azaroaren 16ra arte

 

 

 ‘Ciudad de Frías’ XXX. Pintura Lehiaketaren 20 margolan inguru ikus daitezke Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan azaroaren 16ra arte. Erakusketa egunero 19:00etatik 21:00etara ikusi ahal izango da. 

Kalitatezko margolanekin osatutako erakusketa garrantzitsua da; izan ere,  ‘Ciudad de Frías’  Pintura Lehiaketa famatuko lanik onenak ikus daitezke, hain zuzen ere,  Burgoseko Frías herrian edo bere inguruan kalean margotutakoak. Lan horiek egiteko teknika ezberdinak erabili dituzte margolariek, hala nola, olio, akuarela, akrilikoak eta collage.

 

 

08 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0