Albistea
II Bermeo Tuna Tagging Chanllenge irailaren 20tik 22ra egingo da Bermeon, eta zientzia egiteko modu dibertigarri bat da, Bizkaiko golkoan atungorriaren egoera hobeto ezagutu ahal izateko. Ekitaldiaren antolatzailea, berriz ere, Bermeo Tuna World Capital da, izan ere, elkarte hori atunaren iraunkortasuna bultzatzen ari da, eta, honetan ere, AZTIren lankidetza zientifikoa ere izango du, erakunde kidea baita. Ekitaldi zientifikoak ingurumenaren aldeko errespetuzko balioak sustatzen ditu eta ezagutza zientifikoa bultzatzen du herritarren artean.
Bizkaiko golkoan atungorria markatzeko jardunaldiak agerian uzten du arrantza kirolaren sektorearen ahaleginaren balioa arrantza espezieen iraunkortasunaren alde, eta horrelako arrantza motaren zaleen eta itsasoaren biodibertsitatea eta iraunkortasuna zaintzeko arrantzaren inguruko ikerketaren harremanak sendotzen laguntzen du. Izan ere, arrantza profesionala, aisialdikoa eta zientifikoak biltzen dituen lehen kasua da. Markatzeko jardunaldian zehar kirol arrantzaleek ahalik eta markaketa kopururik handiena lortzen saiatuko dira, proba irabazteko.
Probaren helburu nagusia atungorriaren markaketa elektronikoa da (satelite bidez), AZTIko langileek jarraipena egin eta ikertu ahal izan dezan ekologiari eta tunidoen portaerari buruz Bizkaiko golkoan. Lortutako datuek ezagutza handiagoa emango dute atungorrien stockaren egituraren inguruan eta, ondorioz, kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko dute.
Markatzeko jardueran tunido edo beste espezie batzuen aleak harrapatzen dira, bakoitzaren hainbat neurri hartzen dira, hala nola tamaina eta pisua, uraren tenperatura neurtzen da, eta markaketaren beraren data eta kokapena hartzen dira. Arraina marka batez identifikatu eta gero, itsasora itzultzen da. Ondoren, berriro harrapatzen badute, datu biologikoak hartuko dira berriro ere (neurria, pisua eta sexua), ingurunekoak (tenperatura eta kokapena) eta berrarrapaketarenak (data eta kokapena).
Proban zehar, AZTIko biologo talde batek oso hurbiletik eta une oro ikuskatuko du atunak harrapatu eta markatzeko prozesu guztia, arrainei tratua ona ematen zaiela segurtatuz eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz. Proban zehar, zientzialariek egiaztatuko dute arrantzatutako aleak itsasora itzultzen zirela sano eta salbu.
Markaketa konbentzionala oso baliagarria da populazioak oro har mugitzeko dituen joerak behatzeko (adibidez, markaketan eta harrapaketan duen kokapena), baina metodo horrek ez du informaziorik ematen eskala tenporaletan (hau da, arraina nora joan zen askatu eta berrarrapatu eta gero), ezta beste xehetasunik ere portaera indibidualari buruz. Horregatik, Bermeo Tuna Tagging Challenge-k nobedade bat dakar: marka elektronikoak animaliatik askatzen dira, lur azalerara igotzen dira eta, satelite bidez, informazioa bidaltzen die ikertzaileei; ondorioz, marka horietarako ez da beharrezkoa berrarrapaketa egitea. Gainera, marka elektronikoek informazio zehatzagoa eta zabalagoa ematen dute, eta horrek tunidoen ulermen biologiko handiagoa ahalbidetzen du, eraginkortasunez ebaluatu eta antolatzeko.
Bigarren edizio hau ere Seastainable Ventures enpresaren lankidetzarekin prestatzen ari da, ekonomia urdineko eremuan garatzen diren proiektuetan lidergoa duena, itsas kapital naturalaren erabilera egokiaren oinarriturik daudenak. Joandako urtean BTWC Elkarteak akordio bat sinatu zuen Seastainable Ventures-ekin ekonomia urdinaren eremuko proiektu konkretuak sortu, garatu eta elkarlanean kudeatzeko.
Edizio honetan ebentuak laguntzaile ugari ditu era guztietako ekarpenekin parte hartzen dutelarik. Euren artean daude Garmin, Conservas Isabel, Amegari, Grundens edo Game Fisher. Baita AZTI, Eusko Jaurlaritza eta Bermeoko Udala. Gainera, IGFA ren babesa ere badu (International Game Fish association), aisialdiko arrantza biltzen dituztenak nazioarteko mailan, eta ozeanoak babesteko bere lanagatik ezagutuak.
Ekintzak lurrean
Arrantzaleak markatzeko jardunaldian dauden bitartean, lurrean ere izango dira ekintzak ekimen hau ezagutarazteko eta era ludikoan herritarrei eta txikienei helarazteko. Portuan bertan (olatuaren eskulturaren ondoan) karpa bat egongo da eta bertan markaketari buruzko informazioa, bideoa, eta haurrentzako tailerrak egongo dira.
Parte hartzaileak
Ekitaldian parte hartu dezaketen ontzien kopurua mugatua da, antolakuntzako arrazoiengatik, eta horiek hautatzeko oinarria izango da atun handietan, markaketan edo spinnigean dituen esperientzia. Gainera, arrantzarako ekipamendu egokiak eduki beharko dituzte (arrain handietarako kanaberak eta txirrikak).
Emaitza onak lehenengo edizioan
Bermeo Tuna Tagging Race eko lehen edizioak oso emaitz positiboak izan zituen joandako urtean, 9 taldek parte hartu zutelarik, bai Euskal Herritik eta bai estatu zein maila internazionaletik etorriak. Hartutako aleen artean, 185zm eta 130 kilotako ale bat nabarmendu zem frogaren errokorra eraman zuena.
Atungorria gehiegi esplotatu zen 1990etik 2008ra bitartean, bere arrantzaren gainean egin zen presio indartsuaren ondorioz. Urte hartatik aurrera, hein handi batean agintaritza politikoek eta kudeatzaileek hartutako neurrien ondorioz (horien artean ICCAT- Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak atungorria lehengoratzeko ezarritako plana), egoera hobetu egin da eta populazioa berreskuratu da. Markatzeko ekintza honen helburu handietako bat da atunaren biologian sakontzea ahalbidetuko duten datuak jasotzen jarraitzea eta atungorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea.
Bermeo Tuna World Capital
Bermeo Tuna World Capital egitasmoaren erronka da atunaren kudeaketa jasangarria sustatzea, ezagutzaren eta praktika onen lidergoaren bitartez.
Aliantza publiko-pribatu baten emaitza da, Bermeon, Euskadin eta nazioartean atunaren balio kateko eragile nagusiak inplikatzeko. Orain arte, egitasmoarekin bat egin dute 30 enpresa eta organismo publiko/pribatuk, beraien artean Atunketari Izoztaileen Elkarteek (ANABAC eta OPAGAC); Bermeoko Arrantzale Kofradiak; Arrantzaleen museoak, hainbat kontserba enpresak (Campos, Garavilla, Cusumano, Serrats, Arroyabe eta Zallo); AZTI zentro teknologikoak, eta Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.
Hiriburutzak zientziaren eta arrantzaren, ezagutzaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza sustatu nahi du, ondare historikoa berreskuratu, kudeatu eta zabalkundea egiteaz gain. Gainera, egitasmoarekin, Bermeo herriaren garapen ekonomikoa eta soziala ere bultzatu nahi da.
010 (94 617 91 00)