Albistea
Bermeoaldeko Behargintzak, Lanberri programaren barne, bi ikastaro eskainiko ditu martxoan: alde batetik, Informatika ikastaroa, eta beste alde batetik, Soldadura eta eskorga ikastaroa. Lanberri Bizkaiko Foru Aldundiaren programa bat da, eta bere helburua da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea.
Informatika ikastaroari dagokionez, informatika arloko ezagupenak sendotu nahi dituzten emakumeei zuzenduta dago. Edukiak honakoak dira: sistema eragilea, informazioa bilatzea, internet eta intranet, posta elektronikoa, kalkulu orrien aplikazio informatikoak, tramiteak on-line… Ikastaroa martxotik ekainera arte da izango da (210 ordu) Bermeon.
Bestalde, soldadura eta eskorga ikastaroa ibilbide profesionala soldadura arlora zuzendu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Horretan landuko diren edukiak honakoak dira: ezagupen teoriko eta praktikoa soldadura arloan, lan arriskuen prebentzioa, eskorga erabilera eta lan bilaketa ikastaroa. Ikastaroa martxotik ekainera izango da. Guztira 320 ordu, soldadura, gehi 70 ordu makineria jasotzailea, gehi 30 ordu lan bilaketa aktiboa.
Aipatutako ikastaroei buruzko informazioa nahi duten pertsonek Behargintzan jaso ahal izango dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua, telef: 94 6179190 behargintza@bermeo.eus).
010 (94 617 91 00)