Albistea
Bermeon, 2022ko abenduaren 13an.- Gizarte Ongizaterako Sailak hurrengo urtean ere nagusiei zuzendutako ‘Gorputza martxan’ eta ‘Burua martxan’ programak eskainiko ditu. Bi programa hauetan parte hartzea doakoa da.
Bi programa hauen helburua da zahartze aktiboa sustatzea. ‘Burua martxan’ programaren kasuan galera kognitiboa ekidin nahi da eta ‘Gorputza martxan’ programan, ordea, galera fisikoa. Plaza mugatuak izanik, parte hartu nahi duten pertsonek abenduaren 20an egingo den zozketan izena emanda izan beharko dute. Zozketan parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 19a baino lehen. Izena emateko 675916856 zenbakira deitu daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:15etatik 14:15etara. Taldeetan lehentasuna izango dute 75 urte edo gehiago duten herritarrek, menpekotasun egoera gradu I dutenek edo senitarteko jagole direnek.
‘Burua Martxan’ programan 24 pertsonek parte hartu ahal izango dute, bi taldetan banatuta. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan beharko dute eta ezingo dute buruko gaixotasunik izan. Astean saio bi egingo dira, astelehen eta asteazkenetan, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.
‘Gorputza Martxan’ programan 60 pertsonek parte hartu ahal izango dute lau taldetan banatuta. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan beharko dute eta ezingo dute gaixotasun fisiko larririk izan. Astean ordu beteko saio bi egingo dira.
010 (94 617 91 00)