Albistea
Txintxaun kolektiboaren eskutik ,‘The Full Monty’ antzezlanarekin ondo pasatzeko aukera izango dugu otsailaren 27an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan.
Erdararaz izango den antzezlan honen pertsonaia nagusiak langabezian dauden sei gizon dira . Euren egoerari irtenbide bat bilatzen diote, guztiak batera strip-tease ikuskizun bat egitea, hain zuzen ere. Antzezlan honetan strip-tease-ren gaia salaketa sozial bat egiteko erabiltzen da.
Sarrerak 5 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean.
010 (94 617 91 00)