Albisteak

Albistea

'Frida' antzezlana maiatzaren 5ean, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Iris teatroaren ‘Frida’ antzezlana taularatuko da maiatzaren 5ean, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan. Paco Obregon-ek zuzendutako lan honen testua Humberto Robles-ena da. Fridaren papera Rosa Martínez-Alcocer-ek antzezten du, Fran Lasuen biolin-jolearen laguntzarekin.

Lan honetako pertsonaia Frida Khalo da. Frida ametsetan bizi da, jai batean, eta jai horretara gonbidatzen gaitu. Lagunak garenez gero, bere kantak eta dantzak, bere minak eta poztasunak, eta bere maitasunak, nahiak, zein ahuldadeak oparitzen dizkigu, besteak beste, Fridak lan honetan.

Antzezlana gaztelaniaz izango da. Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabetuek eta elbarrituek %25eko deskontua dute leihatilan.

03 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0