Albistea
Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko dira otsailaren 2tik aurrera, eta hainbat ekitaldirekin ondo pasatzeko aukera izango dute herritarrek, besteak beste, umeentzako jokoak, tostada lehiaketa eta mendi martxa egingo baitira.
Otsailaren 2an, zapatuan, Kandelaria Egunean, goizeko 11:30ean txupinazoarekin hasiko dira festak, eta, ondoren, 12:00etan meza izango da. 12:30ean luntxa egongo da eta, ostean, tostada lehiaketa eta sari banaketa izango dira Demikun, trikitixaren doinuekin alaituta.
Otsailaren 3an, domekan, 11:30etik aurrera, Demikun etxeko txikiei zuzenduta umeentzako jokoak izango dira. 13:00ean meza izango da eta goizean trikitilariek giroa alaituko dute.
Bestalde, hurrengo domekan, otsailaren 10ean, hain zuzen be, Demiku Auzoko Mendi martxa egingo da. 8:30ean ibilbide luzea hasiko da (25 km.), eta 10:00etan laburra (12 km.). Ekimen horretan parte hartzen dutenek Bermeoko Demiku auzoko inguruetako zelai, baso eta paisaiekin gozatu ahal izango dute. Izena ematea eta informazioa: demikumartxa .blogspot.com.
Bermeoko Udalak Demikuko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie, eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.
010 (94 617 91 00)