Albisteak

Albistea

Bermeoko Behargintzak autonomoen kuotetan egongo diren aldaketak azaltzeko tailerra antolatu du

-Tailerra azaroaren 23an egingo da, 15:00etan, Behargintzaren egoitzan

Bermeon, 2022ko azaroaren 18an.- Bermeoko Behargintzak autonomoen kuotetan egongo diren aldaketak azaltzeko tailerra antolatu du datorren azaroaren 23rako. Langile Autonomoen Erregimen Bereziko kotizazio sistema berria nolakoa izango den azaltzea helburu izango duen tailer hau 15:00etan egingo da Behargintzan.

Izan ere, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko Kotizazio Sistema Berria sartuko da indarrean.  Saio honetan, bere kontura lan egiten duten pertsonentzat egongo diren aldaketa nagusiak aztertuko dira. Saioa hiru zatitan banatuko da. Alde batetik, egungo kotizazio-sistema azalduko da. Ondoren, kotizazio-sistemaren berri emango da (ikuspegi orokorra, errendimendu tarteak eta kotizazio oinarriak, etekin garbiaren kalkulua, kuota aldaketak, tarifa finkoa edo kuotaren hobaria eta jarduera etetea). Azkenik, ondorioentzako eta galderentzako tartea gordeko da.

Tailer honetan parte hartzeko izen ematea egiteko jarri harremanetan autoenplegua@bermeo.eus helbide elektronikoan

18 / 11 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0