Albisteak

Albistea

'Mami Lebrun' antzezlana barikuan, apirilaren 12an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Xake Produkzioak taldearen eskutik eta 21. Korrika Kulturalaren barne, ‘Mami Lebrun’ antzezlana taularatuko da barikuan, apirilaren 12an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, iluntzeko 20:00etan. Getari Etxegaraik zuzendutako lan honetako aktoreak Ane Pikaza, Kepa Errasti eta Ainara Ortega dira.

‘Mami Lebrun’ antzezlanean Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute.

Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.

Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak, hain zuzen ere. ‘Mami Lebrun’ antzezlanak 2017ko Donostia Antzerki Saria jaso zuen.

Antzezlana euskaraz izango da. Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. 30 urtetik beherako gazte txarteldunentzat, 65 urtetik gorako pentsiodunentzat eta elbarrituentzat sarrera 4,5 euro izango da, beti ere leihatilan.

 

 

08 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0