Albisteak

Albistea

'Marikixkur eta hiru hartzak' umeentzako antzerkia ikusgai urriaren 6an, barikuan, Bermeon

 

Glu Glu konpainiaren eskutik, ‘Marikixkur eta hiru hartzak’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, urriaren 6an, Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean. 

Galder Perezek zuzendutako lan honetako protagonista Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da. Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa…

XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du Glu Gluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira ‘‘Marikixkur eta hiru hartzak’ antzezlanean. Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute.

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

 

26 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0