Albisteak

Albistea

Bermeoko Madalenatan garbitasuna bermatzeko zerbitzuak indartuko dira

 


Jai berezietan egiten den moduan, Madalenatan ere, herria ahalik eta garbien mantentzeko, garbiketa zerbitzuak indartuko dira, Benito Ibarrolazak,  Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzu zinegotziak, adierazi duenez.

Ildo horretan, azaldu duenez, errefortzu bezala, ureztatzeko eta desinfektatzeko kamioi bat gehiago egongo da, gidari bat eta laguntzaile batekin, uztailaren 23an, domekan, Madalen egun ostean.  Horrez gain, Udaleko zerbitzuetako langileen errefortzua egingo da Madalen jaietako garbitasuna bermatzeko.

Horrez gain, Zerbitzuetako zinegotziak herritar eta gurekin batera jaiaz gozatzera datozen pertsonei sastarrak eta plastikozko edalontziak edukiontzietara botatzeko eta kanpoan ez uzteko eskatu die. Horrez gain, beirazko botilak eta edalontziak tabernara bueltatzeko eskatu die, zikinkeria eta istripuak saihesteko eta beiraren birziklapena bermatzeko.

Ibarrolazak gogoratu duenez, martxan dagoen ‘Denon artean Bermeo garbi garbi’ kanpainarekin lotuta, jaietan ere “guztion artean, -Udala, tabernari, dendari, eta herritar guztion artean-, herria zaindu eta garbi mantendu behar dugu”.

Herria txukun mantentzea guztion erronka izan behar da, denok ahalegindu behar gara gure herria garbi mantentzen; izan ere, garbitasuna ez da beharrizan estetikoa bakarrik, higienikoa eta ingurumena babestekoa ere bada”, azpimarratu du.

 

 

20 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0