Albisteak

Albistea

Behargintzak Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko ikastaroaren atal bat eskainiko du martxoan

 

 

Behargintzak “Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea erakunde sozialetan” izeneko profesionaltasun ziurtagiriaren honako atal hau eskainiko du: ‘Higiene eta elikagai-arretako esku-hartzea erakundeetan’.  Ikastaroa 70 ordukoa izango da, martxotik apirilera, arratsaldeetan, Gernikan, hain zuzen ere. 

Ikastaroa ibilbide profesionala arlo horretan jorratu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, eta parte hartzeko baldintza da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea. 

Behargintzak azaldu duenez, “ikastaro hau antolatu du eskualdean dagoen eskaera kontuan hartuta, izan ere, ‘Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea erakunde sozialetan’ profesionaltasun ziurtagiria  ezinbesteko baldintza da egoitzetan mendeko pertsonei arreta eskaintzeko”. 

Informazio gehiago nahi duten pertsonek Behargintzan jaso ahal izango dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua, telef: 94 6179190 behargintza@bermeo.eus).

 

16 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0