Albisteak

Albistea

Abiadura mugak, zebrabideak eta aparkalekuak adierazteko margoketa lanak egiten ari da Bermeoko Udala

 

 

Abiadura mugak, zebrabideak eta aparkalekuak adierazteko margotze lanak egiten ari da Bermeoko Udala, Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzu eta Segurtasun zinegotziak, adierazi duenez.

Ibarrolazak esan duenez, Udala herriko zebrabideak margotzen ari da, baina, bereziki, epe laburrean martxan jarriko den Eskola Bidea ekimenarekin lotutako zebrabideak birpasatuko ditu. Aparkalekuen kasuan, Artike bidean, Askatasun bidean zehazki Zarragoitxiko sarreran, eta Txibitxagan margotuko ditu, besteak beste.

Abiadura mugei buruz, Ibarrolazak zehaztu duenez, herrian zehar 30 kilometro ordukoa dela gehienezko abiadura eta Alde Zaharrean eta Portuzarrean 10 kilometro ordukoa dela adieraziko dute margotze lana bidez. Era berean, Ondarraburu kalean segurtasuna hobetzeko helburuarekin, toki horretan gehienezko abiadura 10 kilometro ordukoa izango da oraindik aurrera eta horrela adieraziko da margolanen bidez.

Bermeoko alkateordeak azpimarratu duenez, herriko segurtasuna bermatzeko “garrantzitsua” da lan hauek egitea. Era horretan, herritar guztiei abiadura mugak errespetatzeko eta errepidetik igarotzeko zebrabideak erabiltzeko eskatu die; izan ere, “guztion segurtasunerako ezinbestekoa” da.

 

 

 

 

02 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0