Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak ibilgailuek herrian abiadura muga errespetatzeko eskatu du, segurtasuna bermatzeko

 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Udaltzaingo eta Zerbitzuetako zinegotziak, herrian abiadura mugak errespetatzeko eskatu die ibilgailuetako gidariei, guztion segurtasuna bermatzeko helburuarekin. 

Horrela, Bermeon dauden abiadura mugak gogoratu ditu. Bermeon, industriguneak barne, gehienezko abiadura, askoz jota,  40km/h da. Hala ere, Alde Zaharrean gehienezko abiadura 10km/h da, eta herriko honako guneetan 30km/h da: auzoak, Almikako igoera, Zubiaur tar Kepa, Martin Deuna kalea, Bizkaiko Jaurerria, Txibitxaga, Atalde kalea, Matxitxako bidea, Bizkai Buru, Aritzatxu Bidea eta Tonpoi bidea (Talako sarrera). 

“Garrantzitsua da guztiok seinaleztapena errespetatzea, istripuak ekiditeko eta guztion, bai oinezkoen bai ibilgailuetan doazen pertsonen, segurtasuna bermatzeko”, azpimarratu du Ibarrolazak.

 

 

 

02 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0