Albistea
Aurten ere, Aratuste martitzenerako, Tabernen XXI. Mozorro Txapelketa antolatu da; udalerriko tabernek parte hartu dezakete txapelketan. Eta, aurtengo deialdia, aurrekoekin alderatuta, “arrakastatsua” izaten ari da. Izan ere, gaur arte, udalerriko 14 taberna daude mozorro txapelketan parte hartzeko prest.
Izena eman gura duten tabernariek otsailaren 12ra arteko aukera daukate Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan, 94-617 91 57 telefono zenbakian edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan. Hala eta guztiz ere, Bermeoko Udalak “ahalik eta arinen” egitea eskatu du, parte hartuko duten tabernekin mapa bat egingo delako datorren asterako. Gaur arte, hurrengoak dira parte hartuko duten tabernak: Kafe Loidxie, Kai Alde, Kafuné, Lamera, 8 Basta, Irish, Artza, Balea, Umbe, Kaixio, Doniene, Akelarre, Toki Alai eta Izokin.
Izena ematen duten tabernak apainduta egon beharko dira otsailaren 13an, Aratuste martitzenean, 12:00etatik aurrera. Taberna parte hartzaileek kartel identifikatzaile bat izango dute, izena eman dutenek dagoeneko badaukate. Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkariek osatuko dute, eta Aratuste martitzenean, bisitatuko dituzte guztiak. Epaimahaiaren erabakia egunean bertan jakinaraziko zaie parte hartzaileei, eta udaleko webgunean eta sare sozialen bitartez ere jakinaraziko da. Epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroa eta tabernaren apainketa bat etortzea, eta euskara erabiltzea.
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:
· 1. saria: 200 €-ko balioko otzara
· 2. saria: 150 €-ko balioko otzara
· 3. saria: 100 €-ko balioko otzara
Bermeoko Udalak herriko tabernetako jabeak animatu ditu mozorro txapelketan parte hartzera, herria eta herritarrak girotzeko aukera polita eskaintzen duelako.
010 (94 617 91 00)