Albistea
Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak urtarrilaren 29an, domekan, sinadurak batuko ditu Lameran goizeko 9:00etatik aurrera, Bermeoko XIII. Herri Lasterketa egiten den egunean.
Bermeoko Gure Esku Dagok 1.100 sinadura inguru batu ditu orain arte, baina, gutxienez, 1.800 behar ditu otsailaren 5erako. Hortaz, pertsona guztiak animatu ditu domekan, herri lasterketaren egunean, herri galdeketaren alde sinatzera.
Horrez gain, herritarrek sinatzeko aukera izango dute Bermeoko Gure Esku Dagoren Goiko Plazako lokalean (Seaska) eguaztenetan eta barikuetan 19:00etatik 20:30era, eta zapatuetan 12:00etatik 14:00etara.
010 (94 617 91 00)