Albisteak

Albistea

Bermeoko 'Julita' lentzeriak desfile bat antolatu du abenduaren 1ean, barikuan, Kafe Antzokian, 60. urteurrena ospatzeko

 

Bermeoko ‘Julita’ lentzeriak 60. urteurrena bete zuen joan den abuztuan, eta efemeride hori herritarrekin batera ospatzeko desfile bat antolatu du, abenduaren 1ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:30ean.

 

Bermeoko ‘Julita’ lentzeria, ‘Julita Txati’, bermeotarrek ezagutzen duten moduan, Julia Garcíak ireki zuen Goiko plazan orain dela 60 urte. Ondoren, bere alaba Julita Telletxearen eskuetan gelditu zen eta orain, 2017an, Julitaren alaba Ana Ormaetxea da ‘Julita’ lentzeriaren arduraduna.

 

Ormaetxeak azaldu duenez, “orain dela 60 urte zabaldu zuen nire amumak ‘Julita’ lentzeria eta, gaur egun, oraindik, hemen bagaude herritarrei esker da, guregana hurbildu direlako eta gure dendan erosketak egin dituztelako”. “Horregatik, 60. urteurrena herriarekin batera ospatu nahi izan dugu, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, horretarako, ekitaldi berezi bat, desfile bat, hain zuzen ere, antolatu dugu”, azaldu du.

 

Desfilean, lehenik eta behin, Julitari, amari, omenaldi txiki bat egingo dio Ana Ormaetxeak, eta ondoren neska mutilek ‘Julita’ lentzeriako lentzeria, kortseteria, pijama eta kamisoiekin, besteak beste, desfilea eskainiko dute.

 

Ana Ormaetxeak Berton, Bermeoko txiki ertain enpresen elkarteari, Bermeoko Udalari, eta Zentral ile-apaindegiari desfilea antolatzeko euren laguntza eskertu die. Azkenez, herritar guztiak gonbidatu ditu abenduaren 1ean, barikuan, Kafe Antzokian egingo den desfilera, guztiok elkarrekin ‘Julita’ lentzeriaren 60. Urteurrena ospatzera. Sarrera dohainik da.

 

 

 

27 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0