Albisteak

Albistea

“12 arrazoi Bermeon erosteko” lelopean Bermeoko Udalak bertoko merkatariak laguntzeko kanpaina jarri du abian

-Sare ekonomiko gisa duen garrantzia eta enplegua eta bizi-kalitatea sortzeko duen garrantzia balorean jartzea da Udalaren xedea.

-Tokiko merkataritza aintzatesteko hainbat ekintza antolatu dira, IV. Eraskusleiho lehiaketa, Merkatarien hambostaldia eta bonu kanpaina, besteak beste

-Triptiko bat bidali zaie bermeotarrei bertoko saltokietan erosteko arrazoiak azalduz, eta promozio-bideo bat grabatu da herriko merkatariekin herritarren partaidetza bultzatu aldera

Bermeon, 2021eko ekainaren 17an.- Urte bat igaro da pandemia gurean instalatu zenetik eta denbora-tarte honetan bertoko saltokietara hurbildu gara. Era askotako merkataritza izan dugu eskura, zerbitzu anitzekoa, udal bizikidetzan inplikatua, behar guztietara egokituta hubiltasunez. Hala ere, izan dira bai, pandemiak eragindako egoerari aurre egin ezin izan diotenak. Horregatik guztiagatik eta are gehiago, Bermeoko Udalak, herriko ekonomia suspertzea helburu duen ‘Nik, BermeON’ ekimenaren barruan,“12 arrazoi Bermeon erosteko” kanpaina jarri du abian.  

Honen bidez, tokiko merkataritzak sare ekonomiko gisa duen garrantzia eta lana eta bizi-kalitatea sortzeko duen garrantzia balorean jarri nahi du Udalak. Hori horrela, gure dendarien lana aintzatesteko hainbat ekintza antolatu dira, IV. Erakusleiho lehiaketa, Merkatarien hamabostaldia eta bonu kanpaina, besteak beste. Horrez gain, triptiko bat bidali zaizkie herritarrei bertoko saltokietan erosteko arrazoiak azalduz, eta promozio-bideo bat grabatu da herriko merkatariekin herritarren partaidetza bultzatzeko.

Laugarren Erakusleiho lehiaketa maiatzean gauzatu zen “Bermeo udaberriz jantzita” gaiaren inguruan, 29 establezimenduk esku hartu zuten eta epaimahai profesional baten eskutik, gaur bi aste, sarituen aukeraketa gauzatu zan. Ildo beretik, hilaren 14ean bonuen kanpaina jarri zen martxan. Aurten 20 euroko 4.000 bonu atera ditugu eta partaidetza ere zabala izan da, herriko 79 saltokitan bonu bidezko erosketak egiteko aukera izango dituzte herritarrek.

Ekainaren 21-etik uztailaren 3-ra Merkatarien hamabostaldia antolatu dugu, epe horretako asteburuetan gure merkatarien produktuak kalean izango dira eskuragarri eta hamar euroko erosketa egiteagatik kotoi-poltsa bat oparituko zaio erosleari Bermeoko irudiarekin. Horrez gain, merkatarien raska “Hazi berton, Bermeo”-k 5.000 euro banatuko ditu sarietan. Gure herriko 65 saltokietan egongo dira eskuragarri eta gutxienez, 10 euroko erosketa egiteagatik raska bat banatuko da. Bukatzeko, herriko komertzio zaharrenari saria ematea erabaki du aurten Udalak, urteetan egindako lana aintzatetsiz, hori horrela, Gabilondo farmaziak jasoko du saria, 200 urtetan bermeotarrei eskainitako zerbitzuagatik.

Kepa Zumeta Merkataritza, Sustapen eta Turismo zinegotziak azpimarratu duenez, Udalak bertoko saltokien aldeko apustua egin du beste behin “erakunde mailan herritarrei laguntza eta irtenbideak ematen saiatzen gara, baita gure enpresei. Gainera, kontsumitzaile garen aldetik, gure kontsumo ohiturekin, garapen jasangarria eta ingurumen-onurak bultzatzen ari gara”.

 

17 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0