Albistea
-Interesa duten herritarrek abenduaren 23a baino lehen eman beharko dute izena eta, ondoren, plaza lortzeko zozketan sartuko dira
Bermeon, 2021eko abenduaren 14an.- Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizaterako Sailak hurrengo urtean ere nagusiei zuzendutako ‘Gorputza martxan’ eta ‘Burua martxan’ programak eskainiko ditu. Bi programa hauetan parte hartzea doakoa izango da.
Bi programa hauen helburua da zahartze aktiboa sustatzea. ‘Gorputza martxan’ programaren kasuan galera fisikoa ekidin nahi da eta ‘Burua martxan’ programan, ordea, galera kognitiboa. Plaza mugatuak izanik, parte hartu nahi duten pertsonek abenduaren 27an egingo den zozketan izena emanda izan beharko dute. Zozketan parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 23a baino lehen. Izena emateko 675916856 telefonora deitu beharko da, astelehenetik barikura 9:15tatik 14:15tara. Taldeetan lehentasuna izango dute 75 urte edo gehiago duten herritarrek, menpekotasun egoera gradu I dutenek edo senitarteko jagole direnek.
‘Burua Martxan’ programan 24 pertsonek parte hartu ahal izango dute, bi taldetan banatuta. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan beharko dute eta ezingo dute buruko gaixotasunik izan. Astean saio bi egingo dira, astelehen eta eguaztenetan, eta ordu ta erdiko iraupena izango dute.
‘Gorputza Martxan’ programan 60 pertsonek parte hartu ahal izango dute lau taldetan banatuta. Parte hartzaileek 55 urtetik gorakoak izan beharko dute eta ezingo dute gaixotasun fisiko larririk izan. Astean ordu beteko bi saio egingo ditu talde bakoitzak.
010 (94 617 91 00)