Albistea
Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka abuztuaren 8an, zapatuan, izango da Taraskan. 20 saltoki egongo dira, joan den urtean baino gehiago, eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria eta dekorazioa.
Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke abuztuaren 8an, zapatuan, Taraskara , goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara.
Horrez gain, azoka hau aprobetxatuz dendari batzuk euren produktuak euren komertzioen kanpora aterako dituzte.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, abuztuaren 8an, zapatuan, azokara jende asko bertaratzea espero dute.
010 (94 617 91 00)