Albisteak

Albistea

Oinarrizko Lanbide Heziketako udal institutan aurre-matrikulazio epea irekita ekainaren 3tik 14ra

Ezinbestekoa da aurretik aurrematrikula egitea gero matrikula egin ahal izateko

Bermeoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan (OLHUI) aurre-matrikulazio epea ekainaren 3tik 14ra zabalik dago Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiteko.

Datorren 2019-2020 ikasturtean ondoko zikloak eskainiko dira: Sukaldaritza eta Jatetxe arloa eta Metalezko Elementuen Fabrikazioa. Ziklo horiek bi ikasturteko iraupena dute eta epealdi horren barruan enpresetako praktikak egiten dira.

Ziklo horiek bereziki DBHko titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Aurton, berritasun gisa, tituludunak ez diren 17 urtetik gorakoek ere zikloetan plaza eska dezakete.

Ikasketa horiekin ikasleek lortutako titulazioa ikasketa araututakoa da eta Lanbide Heziketako Lanbide Kualifikazioen katalogoan barne sartuta dago. Izan ere, balio akademikoa dauka eta baita lanerako balioa ere. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortu ezkero, ikasleak Erdi mailako zikloetan matrikula daitezke zuzenean, beren ikasketekin jarraitzeko edo lan munduan sartzeko xedez.

Oinarrizko Lanbide Heziketa ziklo hauek Europako Gizarte Funtsak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Bermeoko Udalak ko-finantzatzen dituzte.

Aurrematrikulazio epea ekainaren 3tik 14ra izango da eta matrikulazio epea uztailaren 11tik 17ra. Ezinbestekoa da aurretik aurrematrikula egitea gero matrikula egin ahal izateko. Hortaz, izen-emate epea ekainaren 3an, astelehenean, zabalduko da, 9:00etatik 14:00etara, Atalde 8an. Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 946179175 telefono zenbakira

 

 

29 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0